Alegiazko paisaiak eta ironiaren irudiak erakusketa honetarako Zuriarrainen 2016-2020 bitarteko lanak batu dituzte. Horrez gainera, egile donostiarrak eginiko Ez arte ez parte. Artearen beste historia bat liburua ere egongo da ikusgai, bertan margolari ospatsuen 38 erretratu parodiko bildu ditu Zuriarrainek. Erakusketa Fernando Golvanok komisariatu du.
1972an ere erakutsi zituen Zuriarrainek bere lanak Durangoko Arte eta Historia museoan.
Adin guztietarako tailerrak
Erakusketaz gainera, hiru tailer antolatu dituzte museoan: Koloreekin esperimentatzen (4 eta 6 urte bitarteko umeentzat, urtarrilaren 20an eta otsailaren 17an), Alegiazko paisaiak (7-9 urte bitarteko umeentzat, otsailaren 3an eta martxoaren 3an) eta Pintura sukaldatu (gazteleraz, 16 urtetik gorakoentzat, urtarrilaren 30ean). Izena emateako 94 603 00 20 telefonora deitu behar da, edo museo@durango.eus helbidera idatzi.