Eremuak hesitzeaz gainera, ur-iturriak, paperontziak eta hiri-altzariak ipini dituzte txakurgune berrietan. Udalak gogora ekarri du ordenantzaren baldintzak bete beharrekoak direla; gorotzak jasotzearena eta animaliak kontrolatzearena, bereziki. Seinalektiba berritu dute eta txakurrek ordutegi zehatz bat izango dute eremuetan ibiltzeko, arriskutsu lez katalogatutako txakurrek izan ezik.
Eremu berriekin txakurren pasieretarako 10.930 metro karratuko gehiago egongo dira Durangon; 23.550 metro karratu guztira, aldez aurretik ipinita zeuden eremuak kontuan hartuz gero. Lanek 70.000 euroko aurrekontua izan dute. Jorge Varela udal zinegotziak, gune hauek elkarbizitzan lagunduko dutela nabarendu du. "Herri guztietan bezala, jakin badakigu batzuetan egoera desatseginak sortzen direla txakurren jabeen eta bizilagunen artean. Horregatik, bi aldeei irtenbideak emango dizkien alternatiba bat landu nahi izan dugu. Hemendik aurrera, txakurrek aske ibiltzeko eta jolasteko zazpi gune berri izango dituzte, eta, aldi berean, bizilagunekin elkarbizitza erraztuko dugu. Behin zonalde horiek egokituta, txakurren jabeei eskatzen diegu arduraz jokatzen jarraitzeko zonalde horietan eta gainerakoetan", esan du.