Durangoko San Silbestre lasterketa bereziko sarituak jakinarazi dituzte

Anboto 2021ko urt. 12a, 11:40

99 lagunek parte hartu dute aurtengo aldi berezian.

Parte hartzaileek izena on-line eman eta aplikazio bat deskargatu dute, ondoren lasterketako bost kilometroak nork bere kontura egiteko. Aplikazioan gordeta geratu diren denborak erabili dituzte sailkapenak osatzeko. Lehenengo bederatzirek Café Baquéren lote bana jasoko dute sari moduan eta lehenengo hirurek baita Geu Be elkarteak emandako opariak ere. Honako hauek dira irabazleak: Luis Fuentes (Geu Be-ren sudadera), Eduardo Hernando (Geu Be-ren kamiseta), Argoitz Ugalde (Geu Be-ren poltsa), Unai Diaz, Unai Mendiguren, Asier Albisu, Ianire Gonzalez, Jon Iraurgi eta Oihana Quesada.

Sariak Geu Be-ren lokalean (Kurutziaga kalea, 13, sasoi bateko liburutegia) jaso daitezke hilabete bateko epean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!