Durangoko gabonetako egitarauak 11.600 lagun batu ditu

Anboto 2021ko urt. 12a, 09:19

Artisauen azoka izan zen ekitaldirik jendetsuena. 5.500 lagunek bisitatu zuten.

Durangoko Udalak gabonetako egitarauaren balantze "positiboa" egin du. Udal iturriek jakinarazi dutenez, guztira, 11.600 bat lagunek hartu zuten parte ekitaldietan. 30 izan ziren programatutako egitasmoak eta horietatik 13tan sarrera guztiak agortu ziren. Ekitaldirik jendetsuena Artisauen Azoka izan zen. Abenduaren 18tik 22ra bitartean 5.500 bat lagunek bisitatu zuten Landako Gunean atondutako azoka. "Badakigu garai zailak direla kulturarentzat eta ikuskizunentzat, baina pandemia hasi zenetik erakutsi dugun bezala, Durangon badakigu gauzak ondo egiten, eta segurtasun neurri guztiak errespetatzen dituen publikoa dugu. Aurrerantzean ere norabide horretan lanean jarraituko dugu", azaldu dute Juan Antonio Bueno eta Mikel Uriguena zinegotziek.

Udalaren arabera, aforo murrizketak direla eta "arazoak" sortu dira ikuskizunetarako sarrerak lortzeko orduan. Hori dela eta, erreserba edo salmenta sistema hobetzeko lanetan ari dela esan du udalak.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!