11.600 lagun bildu ditu Durangoko Udalaren gabonetako egitarauak

Anboto 2021ko urt. 8a, 14:06

Ekitaldirik jendetsuena abenduaren 18tik 22ra bitartean egin zen Artisauen Azoka izan zen; 5.500 lagun inguru batu zituen.

Udal ordezkariak pozik agertu dira egitarauak izandako harreragaz. "Badakigu garai zailak direla kulturarentzat eta ikuskizunentzat, baina pandemia hasi zenetik erakutsi dugun bezala, Durangon badakigu gauzak ondo egiten, eta segurtasun neurri guztiak errespetatzen dituen publikoa dugu. Aurrerantzean ere norabide horretan lanean jarraituko dugu", azaldu dute Juan Antonio Bueno eta Mikel Uriguena zinegotziek.

Arazoak sarrera salmentarekin

Bestalde, Durangoko Udalak jakinarazi gura izan du sarreren erreserba sistema hobetzeko lanean ari dela, zenbait ikuskizunetan egondako arazoak ostera ez errepikatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!