Durangoko Udalak tren geltoki zaharraren inguruko beste 4.000 egutegi banatuko ditu

Maialen Zuazubiskar 2021ko urt. 4a, 17:55

Durangoko Udala antzinako irudiekin osatutako egutegia banatzen dabil herritarren artean. Gabonetan zehar 6.000 ale banatu dituzte eta orain beste 4.000 ale banatuko dituzte.

Egutegian Durangoko tren geltoki zaharraren irudiak jasotzen dira, informazio testuekin lagunduta.

Banaketa herriko puntu hauetan egingo da: Udaleko Harrera Guneetan (HAZ, Turismo Bulegoa, Andragunea, Bizenta Mogel Biblioteka, Arte eta Historia Museoa, Durango Kirolak, Udal Euskaltegia eta Nagusien Egoitza).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!