Eneko Sagardoy Beethovenen bi obra aurkezten ari da EGO Euskadiko Gazte Orkestrarekin batera, eta atzo Gasteizko Principal Antzokian euskararen aurkako eraso bat jasan zutela salatu du. "Eta gazteleraz noiz? garrasi egin digute", azaldu du aktoreak sare sozialetan. "Momentua desatsegina" izan zela esan du durangarrak.
Beheko harian Eneko Sagardoyk twitterren idatzitakoa.
Gaur, momentu desatsegin bat bizi izan dugu Gasteizko @teatros_vitoria-n eman dugun kontzertuan. Beethoven-en 'Ah perfido!' eta 'Egmont' obrak aurkeztu ditugu @EgoFundazioa-rekin. Ez naiz biolina jotzen hasi, bigarren obrak testua dauka eta narratzaile lana egin dut.
— Eneko Sagardoy (@esagardoy) January 3, 2021
Kontua da, garrasiaren aurretik, sopranoak italieraz kantatu duela 'Ah perfido!' eta, gero, alemanez 'Egmont'. Kontzertua, beraz, hiru hizkuntzatan izan da. Agian, euskara ez ulertzeak baino amorru gehiago eman dio beste zerbaitek. Baina baliteke ni erratuta ibiltzea.
— Eneko Sagardoy (@esagardoy) January 3, 2021
Eskerrik asko aretoaren berora etorri zareten guztioi. Bihar Euskaldunan izango gara (sarrerak agortuta daude) eta etzi Getxon (Muxikebarri).
— Eneko Sagardoy (@esagardoy) January 3, 2021