Durangoko Plateruena kafe antzokiak ziklo bat zarratu du. Atzo eguerdian egin zuten azkenengo ekitaldia: ‘Alegrantziaren bermuta’. Bertan egin zuten bat Durangaldeko kultura elkarteek, ehunka euskaltzalek eta modu batean ala bestean Plateruenaren bidelagun izandako guztiek. Bertan bizitakoen laburpen hau jaso du ANBOTOk. Ez adiorik, ez eta agurrik. Hurrengora arte, hurren arte, sarri arte, berriz arte eta laster arte, Plateruena!