Durangon desagertutako 16 urteko neska baten bila dabiltza

Anboto 2020ko abe. 28a, 22:36

Ertzaintzak ikerketa abiatu du adin txikiko gaztea aurkitzeko. 

Gaur arratsaldean eman dute desgerketaren berri Ertzaintzan eta ikerketa abiatu dute. Neskak 16 urte ditu eta Durangon desagertu da. Larrialdietarako boluntario taldea osatzen duen VOST Euskadi elkarteak sare sozialetan zehaztu duenez, 165 zentimetro garai da eta 50 kilo inguru ditu. Desagertu denean beroki beltzarekin, galtza bakero urdinekin eta bota beltzekin jantzita zihoan. 

Edozein informazio izanez gero 112 telefonora deitzeko eskatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!