Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadizabal aurkezleak Durangoko kaleetan aritu dira Gabonetako saio berezia izango den ‘Biba Durango!’ emankizuna filmatzen. ‘Herri txiki, infernu handi’ saioan ohikoa duten formatua eskainiko dute, kasu honetan, durangarrak protagonista direla. Mila Eizmendiren Mesoi Barriaren aurrean topatu ditugu grabaketa lanetan.