Gabonetako loteriaren bosgarren sariaren zati bat Zabalarra ikastetxeko langileentzako izan da

Anboto 2020ko abe. 22a, 12:44

Dezimo bakoitzeko 6.000 euro jasoko dituzte. 

55483 zenbakidun dezimoak poztasun handia ekarri du Durangaldera. Zabalarra ikastetxeko langileek bosgarren saria jaso dute. Dezimo bakoitzeko 6.000 euro, hain zuzen. Ikastetxeko langileek azaldu dutenez, ikasturte "oso gogorra" izan da eta sari honekin "poztasun handia" hartu dute. "Oso pozik gaude langile denok jasoko dugulako saria. Irakasleak, jantokiko beharginak, garbitzaileak...", gaineratu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!