Airearen kalitatea

Durangaireak manifestazioa egingo du zapatuan, "Eusko Jaurlaritzaren eta eskualdeko hainbat udalen inmobilismoa" salatzeko

Ekaitz Herrera 2020ko abe. 21a, 20:16

Manifestazioa Landako Gunearen ondoko zabalgunean hasiko da 18:00etan, eta Iurretako plazan amaituko da. Durangaireak eskualdeko herritar guztiak deitu ditu manifestatzera. Plataformaren iritziz, Eusko Jaurlaritzak eta eskualdeko zenbait udalek entzungor egin diote Tecnaliaren txostenari.

"Bentzeno, tolueno eta estileno kutsadura pikoen gertaera frogatuek sobera justifikatzen dute gure kezka. Durangaldeko gizartean pozoia arnasten dugula jakiteak eta pozoia arnasteak sortzen duen alarma ere justifikatzen dute", adierazi du plataformak ohar batean. Durangairearen iritziz, Eusko Jaurlaritzak eta Durangaldeko hainbat udalek jarrera "inmobilista" izan dute gaiaren aurrean. Mobilizazioagaz, Tecnaliak Durangoko Udalarentzat egindako txostena aintzat har dezaten eskatu gura du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!