2020an formalizatu diren eta 2021eko ekainaren 30era bitartean formalizatuko diren kontratuentzako balioko du laguntzak. Udalaren arabera, enplegua sustatzea da laguntza honen helburua. "Garai zail hauetan, funtsezkoa iruditzen zaigu egoera okerrenean dauden gizarteko sektoreei laguntzea, hori dela eta %40 igotzeak erraztu egingo digu une honetan gehien behar dutenei laneratzen laguntzea", azaldu dute Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak.
Laguntza jaso gura duten enpresek Durangon erroldatuta egon beharko dute, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda egon beharko dute.