Udal ordezkariek eskerrak eman gura izan dizkiete durangarrei egitasmoak izan duen harrera onagatik. " Herriko negozio askorentzat momentu zailak badira ere, udaletik prestutasun osoa erakutsi gura dugu egoera honi aurre egiteko. Zentzu horretan, durangarrek herrian bertan kontsumitzeko egiten duten apostua txalotu nahi dugu".
2020an Durangoko Udalak hiru bono kanpaina egin ditu, eta Berraktibazio Plana delakorako partida hirukoiztu egin du Durangoko Udalak, "Koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko".