Durangoko Udalak antzinako irudiekin osatutako egutegia banatuko du herritarren artean

Ekaitz Herrera 2020ko abe. 18a, 10:00

6.000 ale banatuko dituzte herriko hainbat lekutan. Garai bateko tren geltokiaren irudiekin ilustratutako egutegia da.

2021. urtea ate-joka dagoela eta, Durangoko Udalak 6.000 egutegi banatuko ditu herritarren artean. Bertan, Durangoko tren geltoki zaharraren irudiak jasotzen dira, informazio testuekin lagunduta. "Apustu garrantzitsua egin dugu kalitatezko egutegi erakargarri bat egiteko, eta uste dugu jendeari emaitza gustatuko zaiola”, adierazi dute Julian Ríos eta Ane Abanzabalegi zinegotziek. Aurtengoa, aurreko urtertan euskara sailetik kaleratzen zena baino “landuagoa” dela nabarmendu dute.

Non eskuratu

Egutegia honako leku hauetan eskuratu ahalko da eguenetik aurrera: Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, Turismo Bulegoan, Andragunean, Bizenta Mogel Bibliotekan, Arte eta Historia Museoan, Durango Kirolak-en, Udal Euskaltegian, Musika Eskolan eta Nagusien egoitzan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!