Bartolome Ertzilla musikaria omenduko dute bihar Durangoko San Frantzisko elizan. Orkestra batek haren omenezko kontzertua eskainiko du 18:00etatik aurrera. Bestalde, musikari durangarraren inguruko "Pianistaren udaberria" liburua ere aurkeztuko dute. Durangoko Udalaren, Laboral Kutxaren, Urrike liburudendaren eta Dendak Bai-ren artean garatzen ari den proiektua da guztia. Egitasmoaren helburura "musikari durangarrak egin zuen lan handiari balioa ematea eta zabaltzen saiatzea" dela azaldu du udalak. Ikuskizunerako sarrerak agortu dira.