Berbarok antolaturiko 'Urteko Azken Bertso Saioa' bikoitza izango da aurten: lehena, 17:00etan izango da, bigarrena, 19:00etan. Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek bi saioetan abestuko dute. 17:00etako saioan Aitor Bizkarrak eta Gorka Pagonabarragak ere egingo dute bertsotan, eta 19:00etakoan Eneko Abasolo 'Abarkas´-ek eta Txaber Altubek. Unai Iturriaga eta Ainhoa Urien izango dira gai jartzaileak, hurrenez hurren.