Eixu Artisau Elkarteak Gabonetako azoka egingo du Durangoko Landako Gunean

Ekaitz Herrera 2020ko abe. 15a, 09:07

Eixu Artisau Elkarteak Gabonetako azoka egingo du abenduaren 18tik 22ra arte. Artisau eta sortzaileek euren lanak erakutsi eta salduko dituzte Landako Gunean. Askotariko artisautza lanak egongo dira bertan.

 Besteak beste, larrugintza, arropa diseinua, bitxigintza, zura, zestogintza, kosmetika naturala eta ilustrazioak. Eixuko kideek adierazi dute "oso gogotsu" ari direla azoka antolatzen. Xehetasun guztiak lotzen dabiltza bisitariek artisautzaz modu seguruan gozatu dezaten. "Gabonetako opari berezi eta bakarrak eskuratzeko aukera" izango dela aurreratu dute. Azokaren ordutegia 11:00-14:30 eta 16:30-20:00 izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!