San Jose Jesuitak Ikastetxean Orientazio Azokaren 10. aldia egingo dute aste honetan zehar

Anboto 2020ko abe. 14a, 10:03

Ekimen honen bitartez ikasleei laguntza eskaini gura diete goi mailako ikasketen hautaketan.

Aurtengo edizioan onlineko saioak eta saio presentzialak tartekatuko dituzte. Edizio hau desberdina izango den arren, ikasleek unibertsitateen aukera desberdinak ezagutu ahal izango dituzte. Unibertsitateen eskeintzen aurkezpenez gain, ikastetxeko guraso desberdinen testigantza profesionalak entzuteko aukera ere izango dute.

Gaur Deustuko Unibertsitateko ordezkariak etorri dira. Bihar Nafarroako Unibertsitatekoak etorriko dira; eguaztenean Mondragon Unibertsitatekoak eta eguenean Madrilgo Unibertsitate Europearrekoak. Azkenik, barikuan ikasle ohien mahai-ingurua egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!