Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek bi saioetan abestuko dute. 17:00etako saioan Aitor Bizkarrak eta Gorka Pagonabarragak ere egingo dute bertsotan, eta 19:00etakoan Eneko Abasolo 'Abarkas´-ek eta Txaber Altubek. Unai Iturriaga eta Ainhoa Urien izango dira gai jartzaileak, hurrenez hurren.
Sarrerak gaurtik aurrera
Urteko Azken Bertso Saiorako sarrerak gaurtik aurrera egongo dira salgai, Berbaroren bulegoan (Laubideta kalea, 6c). Sarrerak hamabi eurotan egongo dira salgai (zortzi eurotan, Berbaroko bazkideen kasuan).