[ARGAZKIAK] ‘Harroak’ taldeak irabazi du Hirukoa galaren bigarren edizioa

Anboto 2020ko abe. 12a, 19:51

Berbaro elkarteak Hirukoa gala ospatu du gaur arratsaldean, Plateruenean. Galdera-erantzunen lehiaketan ‘Harroak’ taldea izan da irabazle.

14 hirukote lehiatu dira elkarren aurka, nor baino nor. Askotariko probak eta galderak igaro behar izan dituzte. Tartean egon dira memoria ariketak, musika taldeen abestiak identifikatzeko probak edo paperezko hegazkinak jaurtitzeko probak. 

Lehiaketak bi fase izan ditu. 14 talde lehiatu dira lehendabiziko fasean, baina hiruk baino ez dute lortu finalerako txartela: Piperbaltza, Porrusalda eta Harroak taldeek. Azken hirukote honek eraman du saria: Errigoraren saskia. 

Berbaro euskara elkarteak Hirukoa gala antolatzen duen bigarren aldia da. Iaz, PPruek taldeal eraman zuen saria.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!