"Covid-19ak eragindako krisiak gogor kolpatu gaitu gizarte modura, eta honek eragin handia izan du hirugarren sektorean. Honen aurrean, herri bezala modu bateratu batean lan egiteko ordua da, eta horretarako udalak Berraktibazio Plana osatu zuen maiatzean. Mahai honen helburua udalak eta Durangoko merkatariek elkarlanean aritzeko espazio bat sortzea izan da", azaldu dute Aritz Bravo eta Jorge Varela zinegotziek. Durangoko Udalak 90.000 euro bideratu ditu Komertzio Bonoetara aurten.