"Atsekabetuta eta kezkatuta gaude zerbitzua azpikontratatzeko Durango Kirolak-ek aurkeztu duen plegu berriarekin. Esleipen honen prezioa orain urte bikoa baino nabarmen baxuagoa da, nahiz eta ez duen kontuan hartzen berriki sindikatuek eta patronalak sinatutako hitzarmena. Subrogazioa dela-eta kontziente gara gure baldintzak errespetatuak izango direla, baina hala ere, ezin diogu kezkatuta egoteari utzi etorriko den enpresa berriaren aurrean. Izan ere, honek gure lan-baldintzak nabarmen okertzea eragin dezake", adierazi dute langileek oharrean.