'Zilar hautsak' zikloa antolatu dute Plateruena agurtzeko

Anboto 2020ko abe. 11a, 09:32

Gari eta Josu Hertzainak, Aiora eta Piti Zea Mays eta Anarik parte hartuko dute, besteak beste. Bazkide bakoitzak bi sarrera erosi ahalko ditu emanaldi bakoitzerako. Sarrerak Platerueneko txarteldegian erosi ahalko dira abenduaren 14, 15, 16 eta 17an (18:00-20:00) edo abenduaren 18an (12:00-14:00).

ZILAR HAUTSAK

PLATERUENAREN AGUR EKITALDIAK

Abenduak 27, domeka: 

  • 'Zilarra batzeko koordenadak', ipuin kontaketa ibiltaria 5-8 urteko umeentzat, Mireia Delgado eta Saroa Bikandirekin, 17:30ean eta 18:00etan (Bazkideentzat sarrera: 3€)

Abenduak 28, astelehena: 

  • Anari, kontzertua, 19:00etan (Bazkideentzat sarrera: 5€)

Abenduak 29, martitzena: 

  • 'PAREAK BAI' kantaldia. Gari & Josu Hertzainak; Aiora & Piti Zea Mays; Imanol & Joni Bide Ertzean; Jokin & Iñaki Sei Urte; Leire Bilbao, Peru Magdalena eta Gotzon Barandiaran, kontzertua,18:30ean (Bazkideentzat sarrera: 5€)

Abenduak 31, eguena: 

  • 'ALEGRANTZIAREN BERMUTA', Durangoko Plateruak, 12:00etan (Doako sarrera)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!