Hiru sindikatuen esanetan, Haurreskolak Partzuergoko hitzarmenak "ez dira betetzen ari", eta, ondorioz, haur hezitzaileen eta kudeaketako langileen lan baldintzak "okertu" eta zerbitzuaren kalitatea "kolokan" ipini dira, komunikatu bateratu batean salatu dutenez.
Gainera, Haurreskolak Partzuergoaren "erabateko doakotasuna" eta "sarbide unibertsala" bermatzea eskatzen dute, baita Partzuergoa Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean integratzea ere.
Negoziazio mahaia
Joan zen asteko eguenean, Haurreskolak Partzuergoko gerenteak mahai negoziatzailearen bilera batera deitu zituen sindikatuak, baina bilera ez zen espero zuten bidetik joan. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkaririk "ez zela agertu" salatu dute komunikatu bateratu batean. Ildo horretatik, Hezkuntza Sailaren "utzikeria" salatu dute. Horrez gainera, ez daude ados Partzuergoko gerenteak hurrengo ikasturterako ordezkapenen inguruan mahai gainean ipinitako proposamenagaz. "Akordioak ez betetzeko proposamena" zela esan dute.
ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek "akordioetatik abiatutako negoziazioa" aldarrikatu dute lan hitzarmen berria adosteko, "irakaskuntzako kolektibo guztietan Hezkuntza Saila egiten dabilen moduan; gurean oraindino mugatuta daude aurrekontuak" Bildarratzen "erantzukizuna" Hiru sindikatuen ustez, "ezinbestekoa" da Haurreskola Partzuergoaren aurrekontua "handitzea". Eskumen hori Hezkuntza Sailarena da eta, horregaitik, "erantzukizuna betetzea" eskatu diote
Bildarratzen "erantzukizuna"
Hiru sindikatuen ustez, "ezinbestekoa" da Haurreskola Partzuergoaren aurrekontua "handitzea". Eskumen hori Hezkuntza Sailarena da eta, horregaitik, "erantzukizuna betetzea" eskatu diote Jokin Bildarratz sailburuari.