40 kultura ekitaldi sendoz jantzita dator Durangoko Gabonetako egitaraua

Ekaitz Herrera 2020ko abe. 9a, 13:38

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, Erradikalak ginen bertso-antzerkia, Sustrai Colinaren, Miren Artetxeren eta Bittor Altuberen bertso saioa, edo umeentzako ikuskizunek osatzen dute, besteak beste, egitaraua. Olentzerok eta Mari Domingik photocall bat egingo dute aurten.

Durangoko Udaleko ordezkariek gabonetako egitaraua aurkeztu dute goiz honetan. Kulturaren aldeko apustu garbia eginda, udatik honako bide arrakastatsu berari helduko dio udalak: adin eta gustu guztietarako 40 bat ekitaldi batu dituzte aurtengo gabonetako egitarauan. "Kalitatezko kultura eskaintza osatu bat egin gura izan dugu. Kultura segurua dela aldarrikatu gura dugu, eta, Durangon, gauzak ondo egiten direla", esan du Julian Rios alkateordeak. Juan Antonio Bueno kultura zinegotziak, bere partetik,  ekitaldi guztietan orain arte bezalako "segurtasun protokolo zorrotzak" jarraituko dituzte. Halaber, azaldu du Eusko Jaurlaritzak ondorengo orduetan hartu ditzakeen araudiei beha egongo direla, eta egoerak hala eskatuko balu ekitaldiren batzuk bertan behera gelditu ahalko direla, ekitaldi ez profesionalak, adibidez.

Olentzero eta Mari Domingi

Aurtengo berrikuntzetako bat Olentzergaz eta Mari Domingigaz igarriko da. Udalak photocall bat atonduko du Landako Gunean. Familiek bertara jo ahalko dute batarekin zein bestearekin argazkiak ateratzeko. Laura Vallejo kultura teknikariak photocallaren nondik norakoak zehaztu ditu. Abenduaren 22an 0 eta 3 urte bitarteko umeek jo ahalko dute photocallera. Abenduaren 23an 4 eta 6 urte bitartekoek. Abenduaren 24an, berriz, 7 eta 12 urte bitartekoek. Goizez eta arratsaldez egongo da photocalla eta ez da aurretiazko hitzordurik beharko. Familia unitate bakoitzak ilaran itxaron beharko du bere txanda ailegatu arte.

Abenduaren 11a, barikua

  • Rebeldes del swing musika animazioa. 19:00etan Landako Gunean. 
  • Esteban Elizondo Iriarteren organo kontzertua, Arandoño kultura elkartearen eskutik. 19:30etan Andra Mari elizan.

Abenduaren 12a, zapatua

  • Turistreando antzerkia, Trapu zaharra konpainiaren eskutik. 18:00etan Landako Gunean
  • La Maniobra de Heimlich (Vomitando los 80) antzerkia. 19:00etan San Agustin kultur gunean. (Sarrerak salgai Arte eta Historia museoan).

Abenduaren 13a, domeka

  • XXV. txistu kontzertua, Silboberri elkartearen eskutik. 19:00etan Landako Gunean.

Abenduaren 17a, eguena

  • Western stars rock eta zinema zikloa. 20:00etan Zugaza zineman. (Debalde. Sarrerak Zugaza zineman hartu behar dira aldez aurretik)

Abenduaren 18a, barikua

  • Euskal arteei lotuta Bilboko Arte Ederren Museoan dagoen bildumari buruzko hitzaldia. 18:00etan Arte eta Historia Museoan.
  • Erradikalak ginen bertso-antzerkia Ane Labakaren eta Beatriz Egizabalen eskutik. 19:30etan Landako Gunean.
  • Jesus Martin Mororen organo eta orkestra kontzertua Andra Mariko elizan, Arandoño kultur elkartearen eskutik. 20:00etan.

Abenduaren 19a, zapatua

  • Arte martzialen erakustaldia Wado Kan Karate Ninjitsu klubaren eskutik. 11:30etan Landako Gunean.
  • Helduentzako zirkua D'Clic konpainiaren eskutik. 18:00etan Landako Gunean.
  • "La primavera del pianista CDaren aurkezpena San Frantzisko elizan, 18:30etan
  • J.Haydn-en Nelson Mesa SIKA musika kontzertua Durangoko Orfeoiaren eskutik. Andra Mariako elizan 20:00etan.

Abenduaren 20, domeka

  • Bartolome Ertzilla musika eskolako ikasleen kontzertua Landako Gunean, 12:30etan
  • Ikimilikiliklik antzerkia Marie de Jongh antzerki taldearen eskutik. 18:00etan San Agustin Kultur gunean. (Sarrerak Arte eta Historia Museoan)
  • Habanerak Neus y su grupo taldeagaz. Landako Gunean,18:30etan.
  • J.Haydn-en Nelson Mesa SIKA musika kontzertua Durangoko Orfeoiaren eskutik. Andra Mariako elizan 19:00etan.

Abenduaren 21a, astelehena

  • Cajita de música dantza garaikide ikuskizuna Ana Capillaren eskutik. Landako Gunean 19:00etan

Abenduaren 22a, martitzena

  • Bilboko Arte Ederren Museoko bilduman emakumeen errepresentazioari lotutako hitzaldia. Durangoko Arte eta Historia Museoan, 18:00etan 
  • Argi eta musika ikuskizuna Dendak Bairen eskutik, herriko hainbat kaletan. Jesuiten elizan eta San Agustinen. 19:30etan

Abenduaren 23a, eguaztena

  • Argi eta musika ikuskizuna Dendak Bairen eskutik, herriko hainbat kaletan. Plateruenan eta udaletxean. 19:30etan
  • El Cascanueces gazte antzerki balleta, L'Atelierren eskutik. 19:00etan Landako Gunean. Sarrerak L'Atelierren salgai.

Abenduaren 26a, zapatua

  • Pirrotx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Amaren intxaurrak ikuskizuna. 16:00etan eta 19:00etan Landako Gunean. Sarrerak Arte eta Historia Museoan abenduaren 22tik aurrera.
  • Gerardo Rifon eta Lucia Gomezen organo eta mezzosoprano kontzertua Andra Mari elizan, 19:30etan

Abenduaren 27a, domeka

  • Bertso saioa Sustrai Colina, Miren Artetxe eta Bittorr Altube bertsolariegaz. 13:00etan Landako Gunean.

Abenduaren 28a, astelehena

  • Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen Petitxou ikuskizuna. 12:30etan Landako Gunean.
  • Kattalinen bidaia antzerki musikatua Panpotxen eskutik. 18:00etan Landako Gunean.

Abenduaren 29a, martitzena

  • Marsel Magoaren Ilusionista ikuskizuna Landako Gunean, 12:30etan.
  • Meri, Mari eta Lari umeentzako antzerkia Eidabe taldearen eskutik. Landako Gunean 18:00etan.

Abenduaren 30a, eguaztena

  • Piraten istorio bat umeentzako antzerkia Erre produkzioak taldearen eskutik. 12:30etan Landako Gunean.
  • Ametsen urtebetetzea umeentzako ikuskizun musikala Kantu Koloreren eskutik. 18:00etan Landako Gunean.

Urtarrilaren 2a, zapatua

  • Go!azen-en musika ikuskizuna. 17:00etan eta 19:30etan Landako Gunean. Sarrerak abenduaren 28tik aurrera erreserbatu ahalko dira. 

Urtarrilaren 3a, domeka

  • Dantza moderno eta urbano saioa L'Atelierren eskutik. 18:00etan Landako Gunean.

Urtarrilaren 5a, martitzena

  • Errege Magoak Durango Telebistan. 19:0etan.

Urtarrilaren 6a, eguaztena

  • JAEDen zozketa benefikoa Durango Telebistan, 18:00etan

EIXU artisau elkartearen azoka

    • 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara Landako Gunean.

                              SARRERAK

Doako ekitaldietarako:

Ordainpeko sarreretarako:

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!