Gaur itxiko ditu ateak ezohiko Durangoko Azoka honek. Antolatzaileen arabera, "sentsazio baikorrak" bizi dituzten Landako Gunean, online dendaren biltegian. "Gaur ere gaueko txanda antolatu behar izan dugu eskaerei aurre egin eta paketeak goizean goiz kulturzaleengana bidaltzeko", azaldu dute.
Taupadaz taupaDA!
Azoka agurtzeko, hamaika ekitaldi egongo dira Plateruenan eta Landako Gunean. 12:00etan Taupadaz taupaDA! ekitaldia egingo dute: bakarrizketa eta hausnarketa ezberdinak plazaratuko dituzte Antton Telleriak, Amancay Gaztañagak eta Miren Amuriza berriztarrak; hiruen hausnarketak musikarekin harilkatuko ditu Maite Arroitajauregi Mursegok. Besteak beste, Itsua eta Peio durangarren Jostailua eta harria diskoa aurkeztuko dute Plateruenean.