Durangoko Azokaren harira antolatutako ekimen sortaren barruan, Azkoitiko Bulego taldeak kontzertua eskaini zuen atzo Plateruenean. Energia positiboz betetako pop dantzagarriarekin gozatu zuten bertaratu ziren musika zaleek.
Disziplina anitzeko proiektu bat den arren, musika da Bulegoren oinarria. Soinu paisaia garaikideak eta armonia alaiak definitzen dute euren soinua.
(Argazkiak: Ainhoa Iraola)