San Faustoko frontoia horma irudi erraldoi bategaz edertuko dute

Ekaitz Herrera 2020ko abe. 4a, 09:33

Durangoko Udalak San Faustoko frontoiaren fatxada apainduko du. Eguraldiak baimendutako aterruneren batean hasiko dituzte lanak, lanok egiteko bost egun beharko baitituzte. Argazkiko irudia proposamen bat da.

Durangoko Udalak San Faustoko frontoiaren fatxada apaintzeko asmoa du. Horma irudi erraldoi bat egingo du bertan. Askotariko pintura lanak egingo dituzte, orokorrean, naturagaz loturiko irudia osatzeko. Lanak egin ahal izateko bost egun behintzat beharko dituztela eta, eguraldiak baimendutako aterruneren bati itxoin gura dio udalak. "Oposizioan geundenean argi esan genuen eta gobernuan berriro diogu: Durangoko Udalak auzoen alde lan egingo du. Herriko hainbat gunetan egiten ari garen lanen bitartez, auzoak suspertu eta dinamizatu nahi ditugu, eta, zentzu horretan, auzoak kontutan hartuko dituen Durango bat lortzeko lan egingo dugu" azaldu dute Aritz Bravo eta Neskutz Rodriguez zinegotziek.

Horma irudia ez da udala San Fausto auzoan egiten ari den lan bakarra. Auzo taberna zaharberritzeko lanak amaierara ari dira ailegatzen eta frontoian bertan ere hainbat lan egingo ditu. Bertako teilatua konpontzeaz gainera, instalazio elektrikoak berrituko dituzte, kirola ez ezik kultur ekitaldiak ere egin ahal izateko bertan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!