Landako Gunea hasi da biltegi forma hartzen

Anboto 2020ko abe. 2a, 13:33
Landako Erakustazoka gaur goizean.

Landako Gunea liburuz, musika diskoz eta bestelako produktuz (ikus-entzunezkoak, jokoak…) betetzen ari da apurka. Interneten erositako produktuak biltegi erraldoi horretatik bideratuko dituzte etxeetara. Aurtengo 55. aldiak barikuan irekiko ditu ate birtualak.

Produktuz betetako kaxak etenegabe heltzen ari dira egunotan. Sarreran jaso, argitaletxeka sailkatu eta erakustazokako luze-zabalean banatutako mahaietara bideratzen dituzte.

Durangoko Azokako denda izango da edizio honetako nobedade nagusia. Kulturzaleek aurten sortutako 852 nobedade izango dituzte eskura www.durangokoazoka.eus webgunean. Guztira, 2.300 produktu erosi ahalko dira euskal kulturaren denda erraldoi horretan.

Katalogoa dagoeneko kontsultatu daiteke eta produktuak aukeratu daitezke 'desioen saskia' aukeraren bidez. Ordainketa abenduaren 4tik aurrera bitartean egin ahalko da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!