Ines Etxegibel, Patricia Espinar eta Agurtzane Elorriaga indarkeria matxistak kirolean duen eraginaz arituko dira

Anboto 2020ko aza. 23a, 10:00

Azaroaren 27an, kirolean gertatzen den indarkeria matxista berbagai hartuko dute San Agustin kultur gunean antolatuko duten mahai-inguruan. Bertan izango dira Durango Kirol Taldeko kideak, Zure Taldekoak Gara erakundeko Iraia Hernandez, Ines Etxegibel errugbi jokalari durangarra, Patricia Espinar trinketean munduko txapelduna eta Agurtzane Elorriaga txirrindulari ohi eta Bizkaia-Durango taldeko zuzendaria.

Bestalde, azaroaren 28an, eraildako emakumeak oroitzeko gunea zabalduko dute Ambrosio Meabe kalean. Erika Lagoma bertsolariak eta Ixone Aroma dantzari eta irakasleak ekitaldian parte hartuko dute, 12:00etan. Abenduaren 2an, berriz, prostituzioaren inguruko gogoeta egingo dute, solasaldia baten bidez. Durangoko San Agustin kultur gunean izango da, 19:00etan. Emagi elkarteko Sarah Berlori, Lanbroa kolektibo feministako Begoña Ferro eta Emakumeen kontrako tratu txarren hausnarketarako Euskadiko EHULEAK batzordeko Helena Gil izango dira hizlariak. Mertxe Arratibel kazetaria izango da solasaldi horretako moderatzailea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!