Durangoko sarrera-irteetan indarkeria matxistaren aurkako kartelak ipini ditu udalak. Ane Abanzabalegi zinegotziaren esanetan San Roke aldeko sarreran, Iurretako sarreretan (Ibaizabal ibaiaren gaineko zubian eta Francisco Ibarra kalean) edo Abadiñoko Murueta auzoaren ondoko sarreran ipini dituzte kartelok, besteak beste. Udalak indarkeria matxistaren aurkako posizioa berretsi gura du horiekin.
Bestalde, Abanzabalegik iragarri du zapatuan (azaroaren 28an) indarkeria matxistaren erreparazio gune bat inauguratuko dutela Durangon. "Indarkeria matxistak eraildako emakumeak eta indarkeria matxista jasaten dutenak oroitzeko gunea zabalduko dugu. Emakumeok aurrera egin ahal izateko beharrezkoa da erreparazioa. Ohore bat izango da Durangon horrelako gune bat izatea", azaldu du.