43 kultur jarduera antolatu zituen Durangoko Udalak udazkenerako, baina horietako 22 ezin izan ziren egin, "arrazoi ezberdinengatik". Hala ere, egitasmoak izan duen harrera positiboa azpimarratu gura izan dute Juan Antonio Bueno eta Mikel Uriguena zinegotziek. "Eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei ikuskizun bakoitzean erakutsi duten elkarlanerako jarreragatik, horrek indartu egin gaitu berriro ere, kultur eskaintza aberats, anitz eta adin guztientzako baten alde lan egiten jarraitzeko", azaldu dute.
Durangoko Udala negurako egitarau berri bat prestatzen ari dela aurreratu dute zinegotziek. Kultur Aron egin barik geratu diren emanaldietako batzuk programazio berrian sartzen saiatuko dira.