DAFAren deialdi bat dago kartelen atzean, Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladaren deialdi bat. Eguaztenean Emakumeen Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango dela eta, honako gogoeta hau kaleratu gura izan du DAFAk. "Osasunaren izenean, familiala nuklearrera mugatutako burbuilan bizitzera behartu gaituzte. Baina nork bermatzen du burbuilak guztiontzat seguruak direnik? Eraso matxista gehienak familia esparruan ematen dira, pertsona orok ez du etxebizitza duina izateko eskubidea bermatuta, arrazismo polizial eta instituzionala areagotu egin da, sexu eta genero disidentzia oraindik eta zailagoa egiten ari zaigu... eta , zurrunbilo honetan, nork sostengatu du bizitza?", galdetu du DAFAk. Pandemiak zaintza-krisia inoiz baino ageriago utzi duela gaineratu du.
Katilukada, matxismoa salatzeko
Indarkeria matxistaren aurrean saretze feminista aldarrikatu du DAFAk. 'Katilukada' egitera deitu ditu herritarrak. Eguaztenean izango da, 19:00etan, Ezkurdiko plazan.