Zabalik dago Durangoko irisgarritasun planari ekarpenak egiteko aukera

Anboto 2020ko aza. 23a, 10:11

Durangoko Udalak galdetegi bat kaleratu du herritarrek Irisgarritasun plan berrirako ekarpenak egin ditzaten.

Durangoko Udalak herritarren iritziak jaso gura ditu, horiekin guztiekin irisgarritasun plana lantzeko. Etorkizunean egingo diren proiektu urbanistikoetan islatuta gelditu daitezen gura du. "Beharrezkoa egiten zaigu durangarrek beraien iritziak helaraztea, haiek baitra egunerokotasunean oztopo edota traba arkitektonikoak pairatzen dituztenak. Zenbat eta iritzi gehiago jaso, Irisgarritasun Plan osatuago bat landuko dugu", aipatu dute Aritz Bravo eta Neskutz Rodríguez zinegotziek.

Galdetegia www.partehartu.durango.eus helbidean dago eskuragarri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!