Durangaldeko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) manifestazioa egin zuen atzo iluntzean, Durangoko kaleetan. “Burgesiaren zuzeneko diktadura” salatu zuten hainbat gaztek.
“Estatu poliziala pandemiari aurre egiteko neurri eraginkor eta nahitaezko bezala mozorrotzen dute, osasun-sistema unibertsal eta indartsu baten eraikuntzaren beharra ezkutatuz”, azaldu du antolakundeak ohar batean. Horrez gainera, Mendebaldeko estatuak “korporazio handien mesederako politika ekonomiko agresiboak” ezartzen ari direla salatu du. Antolakuntza komunistaren beharra azpimarratu dute.