Azaroak 25

Durangoko institutuko ikasle talde batek Beldur Barik bideo-lehiaketa irabazi du

Ekaitz Herrera 2020ko aza. 25a, 09:06

Durangoko institutuko ikasle talde bat Beldur Barik bideo-lehiaketan saritua izan da. "Martxoak 8" izeneko lana-aurkeztu dute DBHko ikasleek, eta saria eskuratu dute lehenengo kategorian. Matxismoaren kontrako mezu argiak jaso dituzte bideoan.

Durangoko institutuko DBHko ikasle talde batek Beldur Barik bideo lehiaketa irabazi du. Aisha Zampaligre, Daniela Padilla, Izaro Martíne,z, Laida Hierro, Lucía Salinas, Naroa Olmo eta Aizea Mateo ikasleek osatutako taldeak irabazi du lehen kategoriako saria. Antzerkigintzako klasean landutakoen emaitza da bideoa.

Martxoan grabatu zuten, Martxoaren 8ko egunaren testuinguruan. Eta ordu hartan egindako bideoa Beldur Barik lehiaketara aurkeztea pentsatu zuten gerora. Orain, saria jaso dute. Duela egun gutxi egin dute sari banaketa. Ikasleek honako hau adierazi zuten sariketan: "13 urte ditugu eta gero eta indarkeria gutxiago jasaten dugu. Baina asko dakigu. Gure amen, amamen eta birramamen bizipenak barruan ditugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!