Dozenaka lagunek giza katea egin dute Ezkurditik udaletxera. Martitegiri Soto del Real (Madrid, Espainia) gutunak bidaltzeko aukera egon da, baita ere.
Martitegi uztailean espainiaratu zuten, Frantziatik, eta lehenengo unetik isolatuta eduki dute espetxean. Martitegiren moduloan ez dago beste presorik. Gainera, isolamenduaren ondorioz patio orduak eta komunikazioa murriztuta ditu eta ezin du kartzelako ekintzetan parte hartu, besteak beste.
Vicario Burgosera
Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, beste bost euskal preso hurbilduko dituzte datozen egunetan, tartean Gregorio Vicario Setien preso durangarra. Vicario Burgosko (Espainia) espetxera lekualdatuko dute, Durangotik 215 kilometrora. Egun Topasen (Salamanca, Espainia) dago preso durangarra.