'Zu non, han DA!' egitasmoa jarriko dute martxan Durangoko Azoka Euskal Herri osora zabaltzeko asmoagaz

Anboto 2020ko aza. 20a, 13:19
Nerea Mujika Gerediagako presidentea eta Bingen Zupiria Kultura sailburua

Abenduaren 5etik 8ra, zortzi udalerritako hamar aretotan zuzeneko emanaldiak egongo dira, 32 talderen eskutik. Besteak beste, Gatibu, Nøgen, Brigade Loco, eta Sua taldeek ekainiko dituzte kontzertuak. Sarrerak bihartik aurrera jarriko dituzte salgai www.durangokoazoka.eus webgunean.

Osasun-alarmak ezarritako mugikortasun eta aforo neurriak kontutan hartuta, Durangoko Azokak egitasmo berria jarri du martxan: Zu non, han DA!. "Indarrean dauden mugikortasun ezarpenen eraginez Durangoko eta mugakide diren herrietako biztanleak bakarrik joan ahalko dira modu presentzialean Durangoko egitarauaz gozatzera. Hori dela eta, aurten euskal herrietatik Durangorora etortzerik izango ez denez, Durangoko Azoka joango da euskal herrietara", adierazi du Nerea Mujika Gerediagako presidenteak. Azoka kulturzaleengana bideratzea helburu duen proiektu honek bi ardatz izango ditu: Plaza eta Denda. Plazaren funtsa zuzeneko musika da. Durangoko Azokak kontzertuak antolatuko ditu Euskal Herriko zortzi herritan. 

Bigarren ardatza, Durangoko Azoka amaitzerakoan helduko da, abenduaren 9tik aurrera. Euskal Herriko hainbat liburudendatan Azokako produktuak egongo dira salgai, "Azokaren eragina gabonetarako erosketetara ere zabaldu nahi dugu, eta liburudendetan emango diogu jarraipena online dendari", azaldu dute antolatzaileek. Liburudendek egitasmoa izena eman dezakete Azokaren webgunean. 

Zu non, han DA!

KONTZERTU ZERRENDA

Amurrioko Burubion: 

  • Izatefaltsua+Rodeo, abenduaren6an, 18:00etan
  • Sara Zozaya, abenduaren 7an, 19:00etan

Atarrabiako Totemen: 

  • Liher+Sorkari, abenduaren 5ean, 18:00etan
  • Kaleko Urdangak + Perlata, abenduaren 6an, 18:00etan

Azpeitiako Soreasun: 

  • Gatibu, abenduaren 5ean, 19:00etan

Azpeitiako San Agustinen: 

  • Sua, abenduaren 8an, 19:00etan

Bermeoko Kafe Antzokian: 

  • Gatom+J.Martina, abenduaren 6an, 18:00etan
  • Joseba Irazoki+Inoren Ero Ni, abenduaren 7an, 18:00etan

Bilboko Euskaldunan: 

  • Ene Kantak, abenduaren 7an eta 8an, 12:00etan
  • Zea Mays, abenduaren 7an, 19:00etan
  • Nøgen, abenduaren 8an, 19:00etan

Donostiako Dabadaban: 

  • Silicies Grizzlies+Kyxo, abenduaren6an, 18:00etan
  • Dena+Habi, abenduaren 6an, 18:30ean

Donostiako Dokan: 

  • Raitx+Pelax, abenduaren 7an, 18:00etan
  • Mihise+Kaskezur, abenduaren 8an, 18:00etan

Gasteizko Jimmy Jazzen: 

  • Brigade Loco+Barne Guda, abenduaren 6an, 18:00etan
  • Amorante+Moxal, abenduaren 8an, 18:00etan

Ondarroako Beikozinin: 

  • Dupla+Nikotina, abenduaren 6ean, 18:00etan
  • Patxuko Nice, abenduaren 8an, 17:00etan
  • Ezpalak, abenduaren 8an, 19:00etan
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!