Bizikleta garbitzeko gune berria prest, Durangon

Ekaitz Herrera 2020ko aza. 19a, 11:03

Durangoko Udalak bizikletak garbitzeko gune berri bat atondu du Landakon. Gunea duela bi urteko aurrekontu partehartzaileetatik irtendako proposamena izan zen. 

"Neurri txiki hauen bidez Durangoko herritarren eskaerei erantzun nahi diegu. Ildo horretan, aurrekontu parte-hartzaileak tresna ezin hobea dira beren proposamenak planteatu ahal izateko", azaldu zuten Julian Rios alkateordeak eta Ane Abanzabalegi zinegotziak gunearen irekieran.

 

Udaleko ordezkarien arabera, hasiera "erabilera librekoak" izango dira, eta ostean aplikazio edo txartel baten bidezko erabilera arautuko du. "Guztion artean zaindu dezagun, hemendik aurrera zerbitzu berri bat eskainiko baitigu durangar guztioi. Aurerantzean mendira bizikletaz joatea gustatzen zaien guztiek aukera izango dute bizikleta garbi dutela etxera itzultzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!