Antolatzaileentzat "golpe izugarria" suposatzen du kulturgunearen itxierak. "Urteetan Plateruenagaz egindako elkarlan hau ez da berriro errepikatuko. Esan beharrik ez dago aretoak dituen baldintza eta ezaugarriak paregabeak direla. Herriari gure ekitaldiekin egiten genion aportazio xumea galduko da, eta zer esanik ez, musikarako eta bizitzarako elkargune bat ere bai", azaldu dute ohar baten bidez.
2008ko azaroaren 27an egin zen lehenengo Jam Session saioa Plateruenean. "Bi helburugaz hasi ziren Jam Session saioak antolatzen: alde batetik, Bartolome Ertzillako ikasleentzako aukera bat zen musikari progesionalak entzuteko, eta baita elkarrekin jotzeko ere. Bestalde, saioak kontzertu formatuan izaterakoan, publikoa edukitzeko aukera bat bazen ikasleentzako ere", azaldu dute ohar baten bidez.