Fray Juan Zumarraga kaleko trastelekuan aurkitutako mortero baten jaurtigaia "gerra zibilaren sasoikoa" dela uste du Ertzaintzak

Anboto 2020ko aza. 18a, 14:33

Ertzaintzak jaurtigaia eraman du bertatik. Udaltzaingoak hasiera batean inguruko kaleak zarratu dituen arren, kaleok zabalik daude berriro.

Segurtasun Saileko iturriek ANBOTOri azaldu diotenez, mortero baten jaurtigaia topatu dute Durangoko trasteleku batean. "Herritar batek deitu digu. Trastelekua garbitzen ari zela jaurtigaia topatu duela esan du", esan du Segurtasun Sailak.  Fray Juan Zumarraga kaleko 17. zenbakiko trasteleku batean topatu dute jaurtigaia, Ertzaintzako iturrien arabera. Portal horretako bizilagunak etxetik irtenarazi dituzte, Lehergailuak Desaktibatzeko Unitateko agenteek jaurtigaia erretiratzen zuten bitartean. Jaurtigaiaren egoera ikusita "Gerra Zibil sasoikoa" dela uste du Ertzaintzak. 

Jaurtigaia erretiratu bitartean, udaltzaingoak kale hori bera eta ingurukoak zarratu ditu, tartean, Mikeldi kalea. 14:00etan itxi eta 14:50 inguruan ireki dituzte berriro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!