Durangoko Azokak ikasleentzako online bidezko tailerrak eskainiko ditu abenduaren 4an

Anboto 2020ko aza. 18a, 10:47

Bikoizketa, blender, yogipuinak, eta ilustrazio tailerrak eskainiko dira, internet bidez, besteak beste. Horrez gainera, zuzeneko elkarrizketa saioa ere egingo dute, Oihan Vegak eta Oizeder Mayok gidatuta. 

Urtero bezala, Ikasle Goizak emango dio hasiera Durangoko Azokaren edizio berriari. ikasleek beraien ikastetxeetatik jarraitu ahal izateko egitaraua prestatu dute antolatzaileek; diziplina ezberdinetako jarduerek osatzen dute. Besteak beste, Maite Arresek, Sara Arizmedik, eta Ainara Azpiazuk gidatuko dituzte tailerrak. Zuzeneko elkarrizketa saioa ere egongo da, Oihan Vegak eta Oizeder Mayok gidatuta. Liher musika talde donostiarra, Kai Nakai abeslaria, Erika Elizari idazlea eta Aitor Arana idazlea elkarrizketatuko dituzte bertan.

www.durangokoazoka.eus webgunean jarraituko ahalko da egitaraua. Goizean zehar #IkasleGoizaDA traola erabiltzeko deia egin dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!