Sutea piztu da Artekaleko etxebizitza batean eta emakume bat artatu behar izan dute

Anboto 2020ko aza. 14a, 17:52

Segurtasun Saileko iturrien arabera, sutea tapaki edo manta elektriko baten eraginez piztu da.

Sutea piztu da Durangoko Artekaleko etxebizitza batean. Larrialdi zerbitzuek emakume bat artatu behar izan dute bertan. Suhiltzaileak ere bertara joan dira sutea amatatzera. Segurtasun Saileko iturrien arabera manta edo tapaki elektriko batek piztu du sutea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!