Hainbat lagunek babesa adierazi diote saharar herriari Durangon

Anboto 2020ko aza. 14a, 18:16

Rio de Oro elkarteak deitutako protestan Guerguerateko zonaldean gertatutakoa salatu dute. Bihar Elorrion izango den kontzentraziora deitu dute.

Hainbat pertsona batu dira gaur arratsaldean, Andra Marian saharar herriari babesa adierazteko deitutako kontzentrazioan. Durangoko Rio de Oro elkarteak elkarretaratzera deitu du atzo Guergueraten gertatutako salatzeko. Atzo, azaroaren 13, Marokoko indar armatuek, Mendebaldeko Saharako gatazkan, Fronte Polisarioak eta Marokok sinatutako su etena hautsi dutela azaldu du Río de Orok.

Hainbat emakume sahararrek hitza hartu dute kontzentrazioan. “Sahara aske gura dugu. Inork baino gehiago bakea gura dugu. Baina, nekatuta gaude hainbeste urtean zain egoteaz. Marokok su-etena hautsi du”

Protesta Elorrion

Elorrion ere saharar herriaren aldeko kontzentrazioa egingo dute bihar, 12:00etan plazan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!