Saharar herriari babesa adierazteko elkarretaratzera deitu du Rio de Oro elkarteak gaurko

Anboto 2020ko aza. 14a, 11:18

Protesta ekitaldia Andra Marian izango da, gaur 18:00etan. "Rio de Oro Durangaldea GKE osatzen dugun kideok, irmotasunez adierazi nahi dugu Saharar herriarekiko gure atxikimendu eta babes guztia".

Tentsioa handitu egin da Guergueraten. Atzo, azaroaren 13, Marokoko indar armatuek, Mendebaldeko Saharako gatazkan, Fronte Polisarioak eta Marokok sinatutako su etena hautsi dutela azaldu du Río de Orok. Elkarte honetako kideek salatu dutenez, urriaren 21etik Guerguerateko zonaldean aldarrikapen baketsuan ari ziren herritar sahararren kontra indar militarrak bidali ditu Maroko. "Saharar Gobernuak eta Fronte Polisarioak, argi adierazi dute Marokoko Erreinua dela herrialde honen segurtasuna kolokan jarri duen erasoaren eta bere ondorio lazgarrien erantzulea", diote elkarteko kideek.
 
Prentsa oharrean azaldu dutenez, "gertaera honen aurrean, Rio de Oro Durangaldea GKE osatzen dugun kideok, irmotasunez adierazi nahi dugu Saharar herriarekiko gure atxikimendu eta babes guztia. Elkarteko kideek Espainiar Estatuaren jarrera kritikatu dute.  "Salatu gura dugu gatazka honen aurrean Espainiar Estatuak urteetan zehar izandako jarrera arduragabe eta axolagabea, Marokoren okupazio eta kontrol autoritarioa zilegi eginez. Bada garaia ardurak hartzen hasi eta gatazka honi dagokion irtenbidea bilatzeko".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!