Durango Kirolak-eko prezioen igoerari buruz "gezurretan aritzea" leporatu dio Durangoko gobernu taldeak EAJri

Anboto 2020ko aza. 12a, 08:52

"Oso larria da oposizioko alderdi nagusia durangarrei gezurretan aritzea", dio Durangoko gobernu taldeak.

Durangoko EAJk Durango Kirolak-en tarifak garestituko direla publikoki kritikatu du gaur, prentsa ohar baten bidez. Durangoko Udaleko gobernu taldeak beste prentsa ohar batean igoera hori gezurtatu du. "Oso larria da oposizioko alderdi nagusia durangarrei gezurretan aritzea, demokratikoki aukeratua izan den gobernu baten aurkako iritzia sortzeko helburu bakarrarekin. Politikan denak ez du balio; ezin da gezurrik esan .Ez ditugu Durango Kirolak-en tarifak igoko". Gobernu taldeak gogor kritikatu du EAJ. "Denbora asko daramagu egi erdiak eta difamazioak jasaten, eta azken albiste hau horren adibide da". EAJk langileak gobernu taldearen aurka jarri nahi dituela azaldu dute prentsa oharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!