Landakoko anbulatorioan umeak artatzeko pediatra nahikorik ez dagoela salatu du Pediatria 24 orduz plataformak

Ekaitz Herrera 2020ko aza. 10a, 16:42

Landakoko osasun zentroaren egoera salatu du Pediatria 24 orduz plataformak. "Umeek duten artatze eskubidea urratzen ari dira eta hori ezin dugu onartu", azaldu du.

Pediatria 24 orduz plataformak Landakoko osasun-etxean umeen artatze eskubidea "urratzen" ari direla salatu du. Plataformak ohar batean adierazi duenez, bi edo hiru hilanbeterik behin ume jaioberriei egin ohi zaizkien aztertzeak etenda daude uneotan. "Hainbat familien kexak jaso ditugu. Zazpi hilabeteko umeari ez diote azterketarik egin bi hile zituenetik hona. Hau da, ez dute lau hilbabeteko edo sei hilabeteko errebisiorik izan", adierazi du plataformak. Horrez gainera, 14 urteko nerabeei ipinitako hitzordu batzuk bertan behera utzi dituztela gaineratu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!