Peru Magdalenak Tantaka haiku-liburua kaleratu du

Ekaitz Herrera 2020ko aza. 7a, 13:30

Liburua atzo iluntzean aurkeztu zuen Durangoko Hitz liburu-dendan. Bertan dago eskuragarri.

Haikuak Japoniako poema mota tradizionalak dira, eta horiekin osatu du Peru Magdalena durangarrak, bere idazlan berria. Balea zuria argitaletxeagaz kaleratu du Tantaka izeneko liburuxka. 100 haikuz osatutako liburuxka da, eramangarria, poltsikorako aproposa. "Japoniako haikuen gisako formatu poetikoa dute testuek. Ez dago narraziorik, forma poetiko soila da. Naturari buruzko eta haren kontenplazioari buruzko aipamenak dira nagusi", azaldu zuen atzo Magadelanak. 'Tantaka' liburua atzo iluntzean aurkeztu zuen Durangoko Hitz liburudendan. Segurtasun neurri guztiak beteta egin zuten aurkezpena, formatu txikian, eta, badaezpada ere, txanda bitan.

Formatu "jolastia"

Magdalenak, jolas baterako proposamena egin gura izan du argitalpenagaz. "Orri bakoitzean haiku bat dago, eta orrialde hori liburuxkatik erauzi daiteke. Oparitu diezaiokezu testua baten bati, nonbaiten gorde, gainean idatzi, edo, gustatzen ez bazaizu, zakarrontzira bota", azaldu zuen. Liburua salgai dago jada, besteak beste, Hitz liburu-dendan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!