Durangoko baheketan positibo eman duten herritarrei dei egin diete EHUren ikerketa batean parte hartzera

Ekaitz Herrera 2020ko aza. 4a, 13:18

Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari talde bat PCR probetan positibo eman duten herritarren arakatze-sistema aztertzen ari da, bertan, hobekuntzak nola egin daitezkeen ikertzeko. Horri ekarpen bat guran, Durangoko Udalak baheketan positibo eman duten herritarrak deitu ditu EHUrekin harremanetan ipintzera.

Durangoko Udalak eta EHUk elkarlana hasiko dute bihar. Kontua da EHUko ikerlari talde bat koronabirusagatik positibo eman duten herritarren arakatze-sistema ikertzen ari dela, horri hobekuntzak nola egin dakizkiokeen ikusteko. Horren aurrean, Durangoko Udalak, duela aste batzuk egindako baheketan positibo eman zuten herritarrei dei egin die EHUrekin harremanetan ipintzera. 

Durangoko Udalak bere eskura dituen hainbat baliabide ipini ditu ikerketa errazteko. Telefono bi eta helbide elektroniko bat jarri ditu herritarren eskura. 94 603 00 22 telefonora deitu, 676 242 429 telefonora watsappez idatzi eta covid19ikerketa@gmail.com helbidera idatzi ahalko dute baheketan positibo eman zuten herritarrek. Honako ordutegi hauek egongo dira. Telefonoz-deiak martitzenetik domekara bitartean egin ahalko dira, 10:00etatik 14:30etara. Eguaztenetik barikura bitartean, berriz, 16:00etatik 18:30ra. Udalak jakinarazi du udal teknikariak egongo direla telefonoaren beste aldean, eta horiek, galdetegi bat pasako dietela herritarrei, telefonoz. Batutako informazioa EHUko ikerlariengana bideratuko dute, modu konfidentzialean.

“Gure esku dagoen guztia egingo dugu zientzia-komunitateari laguntzeko. Oso garrantzitsua deritzogu EHUk abian jarri nahi duen ikerketa honetan gure aletxoa jartzea, bizi dugun egoera hau ahal den heinean hobetzeko", azaldu dute udal ordezkariek. Ugo Mayor da EHUko ikerketa taldearen burua

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!